XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregek begiratu zuen orduan bere zerbitzariak zeuden aldera, eta begiekin keinuka ari zirela somatu zuen! Galdetu zion bisirrari:

- Zer dela eta ari dira nire zerbitzariak horrelako keinuetan?

Eta bisirrak erantzun zion.

- Diotenez, zin egin duzu gazelak ihes egiten duen albokoa hil egingo zenuela...

Orduan egin zuen oihu erregek:

- Nire bizitzagatik! Gazela horren atzetik joan eta harrapatu egin behar dugu!

Eta bere zaldia trostan jarriz, gazelaren arrastoak jarraitu zituen hura atzeman artean.

Belatza berarekin joan zen, eta gazelaren ihesa eragozteko mokoarekin begietan eman zion eta itsutu egin zuen.

Horrela, erregek bere mazoarekin eman ahal izan zion animaliari, eta gazela lurrera konorterik gabe erori zen.

Gero, jaitsi zen errege bere zalditik, hil zuen gazela, kendu zion larrua, eta zintzilikatu egin zuen zaldiaren zelatik.

Beroa izugarria zen lurralde hartan, berez mortua bait zen eta erabat lehorra eta urik gabea.

Errege oso egarritua zegoen eta baita bere zaldia ere.

Inguruak begiratu zituen eta gurin edo gantzaren itxurako ura isurtzen zuen zuhaitz bat ikusi zuen.

Erregek, eskularruz estalitako eskuaz hartu belatzak lepotik zintzilika zeukan urrezko edalontzitxoa, zuhaitz hark isurtzen zuen uretan bete, eta hegaztiaren aurrean jarri zuen.

Baina honek, hankaz jo eta irauli egin zuen.

Erregek bete zuen berriro ere edalontzia, hegaztiak egarria eduki behar zuela pentsatzen bait zuen, (...).